Kirurgia errefraktiboa

Tratamenduak > Kirurgia errefraktiboa

Kirurgia errefraktiboa

Zer da kirurgia errefraktiboa?

Kirurgia errefraktiboa begiaren errefrakzio-arazoak kendu edo gutxiagotzeko xedea duten teknika-multzoa da: besteak beste miopia, hipermetropia eta astigmatismoa.

Gaur egun, Excímer laserra da begietako halako arazoak zuzentzeko gehien erabiltzen den errefrakzio-kirurgiako tratamendua.

                                 

Dena den, Excímer laserrarekin kirurgia errefraktiborako hautagaia ez denean, beste aukera batzuk ere baditu gaixoak, begi barruko lentea jartzea, esaterako.

Innova Ocular kliniken izen ona teknika berrienen erabileran eta aurretik kasu bakoitza aztertzean datza. Gaixo bakoitzaren kasua aztertzen da, ahalik eta emaitza onenak eskaintzeko.

LASIK

Mundu osoan errefrakzio-akatsak zuzentzeko teknika erabiliena da. Ebakuntza erraza, bizkorra, segurua, minik ematen ez duena eta pertsonalizatua da. Hiru urratsetan egiten da:

  1. Kornearen azaleko geruza fin bat horretarako bereziki diseinatuta dagoen tresna batekin -mikrokeratomoa- zizelkatzean datza. Zizelkatutakoan, geruza fin bat jasotzen da eta Excímer laserra erabiltzen da.

  2. Zirujauak Excímer laserra aplikatzen du kornearen tarteko geruzaren gainean, 5 eta 45 segundoren artean hura lantzeko, tratatu nahi duen akats motaren eta haren neurriaren arabera. Begiaren mugimenduak kontrolatzen dituen segurtasun-mekanismo bat du laserrak, eye-tracker delakoa, zeinari esker errefrakzio-efektua zuzentzeko landu behar diren kornearen zatiei bakarrik zuzenduko den laserra.

  3. Laserrak bere betekizuna egin ondoren, kornea-geruza fin bat jarriko da haren lekuan.

Prozesu horrek 10 -15 minutu irauten ditu, eta ez du batere minik ematen. Lehenengo orduetan, gaixoak erresumina senti dezake edo malkoak isur ditzake, baina ordu gutxiren buruan, ikusmena hobetzen ari dela sentitzen da, betaurrekorik edo lentillarik gabe.

LASIK Femtosegundoko laserrarekin

Laser bidezko errefrakzio-kirurgia goitik behera aldatu duen teknika da, kornearen gainazaleko lamina zizelkatzen duen lentikuluaren mozketaren ordez femtosegundoko laserra erabiltzen duen teknika erabiltzen duena.

  1. Kornearen azaleko lamina fin bat zizelkatzen da femto laserra baliatuta. Zizelkatutakoan, geruza fin bat jasotzen da eta Excímer laserra erabiltzen da.

  2. Zirujauak Excímer laserra aplikatzen du kornearen tarteko geruzaren gainean, 5 eta 45 segundoren artean hura lantzeko, tratatu nahi duen akats motaren eta haren neurriaren arabera. Begiaren mugimenduak kontrolatzen dituen segurtasun-mekanismo bat du laserrak, eye-tracker delakoa, zeinari esker errefrakzio-efektua zuzentzeko landu behar diren kornearen zatiei bakarrik zuzenduko den laserra.

  3. Laserrak bere betekizuna egin ondoren, kornea-geruza fin bat jarriko da haren lekuan.

Prozesu horrek 10 -15 minutu irauten ditu, eta ez du batere minik ematen. Lehenengo orduetan, gaixoak erresumina senti dezake edo malkoak isur ditzake, baina ordu gutxiren buruan, ikusmena hobetzen ari dela sentitzen da, betaurrekorik edo lentillarik gabe

PRK

Kornearen gainazalean egiten da. Korneari epitelioa kentzean datza, hau da, kornearen azaleko geruza den epitelioa banatzean, alkoholdun soluzio berezi batekin begiaren aurreko aldea garbitzen da laserrarekin zona egonkor bat landu ahal izateko; orduan erabiltzen da Excímer laserra kornearen geruza garbi batean.

Ebakuntzak 10-15 minutu irauten ditu, eta Lasik teknikak bezala, anestesia topikoa erabiltzen da (tantak). Anestesiaren efektuak igarotakoan, nolabaiteko molestiak senti daitezke lehenengo egunetan.

Pixkanaka hobetzen joango da gaixoa gainazaleko teknika erabiltzen denean; ebakuntza egin eta aste bateko epean itzul daiteke ohiko bizimodura.

ICL

Miopia zuzentzeko lente fin-fina eta malgua begiaren barruan jartzean datzan teknika. Kirurgia gehigarria da, hau da, begiari ez zaio ehunik kentzen eta, ondorioz, prozesu itzulgarria da. Oro har, errefrakzio akats larria duten gaixo gazteekin erabiltzen da, baina badu beste hainbat erabilera gehiago ere.

Zirujauak lentea injektatzen du (begi bakoitzak du berea, berezia) irisaren atzetik eta kristalinoaren aurretik, atzeko ganbara deritzon hutsunean, non ukipen-lenteen antzerako funtzioa burutuko duen. Ez du molestiarik sortzen eta guztiz ikusezina da.

Lente honek ez du mantentzerik behar jarri ondoren, eta biologikoki guztiz bateragarria da. Hainbat motatako lenteak daude; gure medikuek kasu bakoitzerako gomendagarriena gomendatuko dizute.

Ebakuntzak 15-20 minutu irauten ditu eta ez du punturik behar. Oro har, ez dira egun berean egiten bi begien ebakuntzak. Gaixoa begia estali gabe joango da etxera, azkar berreskuratzen du ikusmena.

Informaziorik behar al duzu?

Onartzen ditut erabilera baldintzak
Missing fields ESKATU INFORMAZIOA Bidali

Lagun zaitzakegu? Zeure ondoan egongo gara behar gaituzunean.

HELBIDEA Pedro de Valdivia 9 28006, Madril

 
JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Onartzen ditut erabilera baldintzak
Missing fields Sent ok Bidali
Eskatu informazioa

Application received correctly

We will contact you as soon as possible.