Erretina-askatzea

Tratamenduak > Erretina-askatzea

Erretina-askatzea

Erretina-askatzearentzako tratamendua

Kataratarik edo barruko hemorragia garrantzitsurik ez badugu, oro har, nahikoa izaten da begiaren hondoa begi-ninia dilatatuta dagoela aztertzea, erretina askatu den ala ez ikusteko.

Opakutasun garrantzitsuak baldin badaude, begiko ekografiak argi ditzake zalantzak.

Erretina-askatze batzuek jatorri traumatikoa edo hantura, infekzio edo begiaren alterazio genetikoek eraginda gertatzen badira ere, gehienak gorputz beirakararen askatzeak eragindako haustura baten edo batzuen ondorioz gertatzen dira.

Bi motatako tratamenduak daude erretina-askatzea tratatzeko:

Tratamendu profilaktikoa

Azterketaren baten erretina oraindik askatu ez dela ikusten badugu, lesioak bide profilektikoarekin trata daitezke, ebakuntza kirurgiko konplexurik gabe.

Tratamendu kirurgikoa

Gaixoak dagoeneko erretina askatuta badu, kirurgia beharko du nahitaez ikusmen arazo hori osatzeko.
Oro har, hiru modu daude erretina-askatzea tratatzen saiatzeko, zeinak banan-banan edo konbinatuta erabil daitezkeen:

1) Erretinopexia pneumatikoa

Zulo bakarreko askatze handietan erabiltzen da gehienbat. Begian gas berezi baten burbuila sartzen da eta burbuila erretinaren hausturaren gainean geratzeko moduko jarreran jartzen da gaixoa, handik likidoa igaro ez dadin.
Lortuz gero, erretina itsatsi egiten da eta urradura laser edo krioterapia bidez osatzen da.
Erretina-askatzea tratatzeko teknika hau kasu zehatz batzuetan bakarrik erabili daiteke.

2) Kirurgia esklerala

Erretina-askatzea tratatzeko erretinan egin diren zuloak barneko begiaren azalerako inplanteak baliatuta ixten saiatzean datza. Inplante horiek begiaren kanpoko azalera barrurantz bultzatuko dute erretina askatu den zona ukitu arte. Horrela, askatutakoa blokeatu eta hartatik likido gehiago igarotzea saihesten du. Erretina itsatsi egiten da, ondorioz.

3) Atzeko bitrektomia

Teknika honen bitartez, begiaren barrura sartzen da eta gorputz beirakara gehiena kentzen da, hark erretinan eragiten dituen trakzioak saihesteko. Erretina itsatsitakoan, laserra edo krioterapia aplikatzen da hausturaren inguruan, eta begia gasez betetzen da. Oro har, teknika hau erabiltzeko, gaixoak egonaldia egin beharko du ebakuntzaren aurretik. Gehienetan, ahozpez egiten da atsedena.

Informaziorik behar al duzu?

Missing fields ESKATU INFORMAZIOA Bidali

Lagun zaitzakegu? Zeure ondoan egongo gara behar gaituzunean.

HELBIDEA Pedro de Valdivia 9 28006, Madril

 
JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Missing fields Sent ok Bidali
Eskatu informazioa

HELBIDEA Pedro de Valdivia 9 28006, Madril

 

Application received correctly

We will contact you as soon as possible.